Xalbador

Xalbador
Éditeur: Elkar
2014265 pagesISBN 9788490272589
Format: BrochéLangue : Français

Lehen aldian kantatzen entzun nuenetik eta betikotz

isildu zen arte, Xalbadorren bertsoak, beti edo gehienetan,

lilura batean sartu nau.

Liburu hontan entseatu naiz lilura horren zergatia

nondik zetorren edo datorren aztertzera. Bi Xalbador

badira, bat-bateko bertsolaria lehena, bertso idatzietakoa

bertzea. Bat-bateko bertso horietarik asko

ezagunak dira. Badira horietan Amuritzak «Bat-bateko

mirakuluak» deitu dituenak. Irakurleak horietarik

zenbait aurkituko ditu liburu hontan.

Bainan bertso idatzietan ere maixu agertu da Xalbador.

Odolaren Mintzoa liburua hor dugu lekuko. «Gosta

gabe deusik ez» kapituluan, liburu hortako eskuizkribuak

eskutan izanez, erakusten dut nola gure Urepeldarrak

bertsoaren lehen bertsio hura hobetzen zuen,

mail gorenean ematen. Hona adibide bat «Amentsetan»

titulutzat daukan kantutik hartua. Lehenik emana

zuen: «Bainan ene bi maitalariak, ene garrasien gatik,

beren bihotzen berri emaiten ari ziren ahapetik...»;

bigarren bertsioan eman du « beren bihotzen besta

goresten ari ziren ahapetik!» Datu bat baizik ez zena

(berri emaitea), bihotzen besta goresgarria bilakatu

da. Hor ikusten da nolakoa den Xalbadorren dohaina.

Liburu honen helburu bakarra hau da: Xalbadorren hurbilagotik

ezagutzeko gutizia piztea irakurlearen baitan.

Ce livre est proposé par (0) membre(s)
Ce livre est mis en favori par (0) membre(s)