Nafarroan filosofatuz

Nafarroan filosofatuz

Nafarroan filosofatuz
Éditeur: Elkar
2015231 pagesISBN 9788490274293
Format: Broché

« Tierra de diversidad - Nafarroa anitzaren » aurpegi batzuk marraztu ditut, bidearen eta hitzaren arteko ezkontza bat bezala moldatu nahiz. Santiagoko Bidea, Orreagatik Bianara berregin dut, beste bi » beilari », François Villon eta Barkoxeko Etxahun (« gure Villon », dio Zaitegik) gogoratuz noiztenka. Hiru hiritan ibili naiz, jakin-min kartsu eta alderdikari batean. Iruñea « gurea » zeharkatu dut han edo hemen : Iruñea, gisa batez Erregeen egoitza baino gehiago teokrazia katoliko baten ontasun izana. Lizarra, bere eremu umilean, historia baten eta edertasunaren jabe paregabea. Tutera, Ebro emankorraren urek milikatua. Hiru monoteismoen arteko tolerantzia errealistak eraikia bezala. Eta euskararen misio-lur. Irati ibaia jautsi dut, egin ahala hurbiletik, baina gehienetan « otomilez », oihan atlantikoetatik abiaturik mediterraneo kutsuko lur idorretan helduz, Zangotzaren atarian Aragoi ibaiari gomendatzeko. Eta Bardeetan ibili naiz, bakarde faltsu batean, ezustezko florak eta faunak hartzen duten desertu jorian. Bururatzeko, Arguedas- Argetas-ko « Hernani » ostatuan, markatu nauten pentsalari batzuekin jostatu naiz. Plazer hutsez.

Ce livre est proposé par (0) membre(s)
Ce livre est mis en favori par (0) membre(s)