Euskal elizaren historia

Noizkoak Euskal Herriko lehen giristinoak ? Izan dira lehen mendetik ez bada,
gutienez bigarrenetik. Eliza instituzioa laugarren mendean hasi ditake. Horrek
ez du erran nahi denak giristino zirenik eta hurbiltzekorik ere. Paganoak baziren
oraino bigarren milurtean. Trentoko kontziliotik harat izan da nonbait han
laratza pikoan. Gorena berriz jo da XX. mende erditsutan. Bat batean du izigarriko
beherakada ezagutuko azken hogeita hamar-berrogei urteetan.
Arte horretan sineste "berriak" zerbait onik ekarri diola herriari ezin uka.
Lehengoari begiratuz, jendetasun gehiago bada gure artean, praktika batek
ekarria emeki emeki. Materialki ere aurrera egin badugu Eliza bidegile izan da
behartsu ta erien laguntzen, eskola, kooperatiba eta beste gauza asko sortuz.
Geroak ilun iduri du. Eliza ez ote liteke gibelka ari, hain zuzen, gizatasunari doakionaz,
gizartea bera gibelka doalakotz? Gizakia hobetzeko Berrionak denak
baditu orain lehenago bezala. Nolaz du Elizak galdu bere altxagarri indarretik?