Usmafin Inspektorearen inkestak. Zikloa 2

Usmafin Inspektorearen inkestak. Zikloa 2

Usmafin Inspektorearen inkestak. Zikloa 2
201969 pagesISBN 9782849632017
Format: Broché

Usmafin inspektorearen inkestak

2. zikloa

40 Inkesta ebazteko

Fitxategi honetako testuak sinpleak dira, irakurtzen ikasten hasten diren haurrei zuzenduak baitzaizkie. Fitxa bakoitzak « polizia » -enigma baten ebaztea proposatzen du. Seinaleen atzemateko, irakurketa arretatsua eta sakona egin behar da.

Lan horri esker plantari ezartzen dira matematiketan eta zientzietan biziki baliagarri diren arrazoinamendu- eta logika-praktikak. Testu eta inkesta mota bat baino gehiago proposatzen ditugu : aterabideen baztertzea, ondorioztatzea, egiaren edo gezurren zilatzea... Enigmaren ebazpena irakurketaren eta logikaren lantzeko bide bat baizik ez da.

Lehen hiru sailetako inkestak (1 -20 fitxak) lehen urteko (CPko) ikasleekin egin daitezke neguko bakantzetatik landa. Inkesta guziak urtean zehar egin daitezke bigarren urteko (CEleko) ikasleekin bai eta irakurketan zailtasunak dituzten 3. zikloko ikasleekin ere.

Ikastalde anitzetan probatua izan da fitxategia, arrakasta handirekin : irakurketan zailtasunak dituzten ikasle frankok atzeman dute irakurtzeko gustua... Liburuaren bukaeran erantzunak aurkituko dituzu, bai eta enigmaren ulertzeko beharrezkoak diren azalpenak.

Usmafin inspektorearen inkestak 3. zikloa fitxategian, 3. zikloko jarduerak aurki ditzakezu.

Ce livre est proposé par (0) membre(s)
Ce livre est mis en favori par (0) membre(s)